XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aoiz eta Maitane Intxaurraga epaitegian izango dira gaur

I.U. / BILBO

Maitane Intxaurraga eta Floren Aoizek EAEko Auzitegi Nagusian deklaratuko dute gaur Fiskaltzak KASen burukideak omen direnen aurka zabaldutako eginbide judizialetan.

KASeko bozeramailea eta Herri Batasunako bozeramaileak kontuan hartuta, hamabi dira Bilboko epaitegian izandakoak.

Komunikabideetako ordezkarien aurkako balizko erasoak aipatzen zituen KASen barne idazki baten idazleen bila ari da fiskala.